‘Eskuz esku. LAB zabaltzen’ ekitaldiak iragana, oraina eta erronkak aztertu ditu

0
772

Sindikatu subiranistaren 50. urteurrenean, Kulturateko ekitaldiak “genero, adin eta sektore ezberdinetako parte-hartzea bermatu” zuen. Era berean, bertan hainbat borroka eta mugarri historiko errepasatu zituzten. Baita egungo egoera eta erronkak aztertu ere.

Argazkiak: Langile Abertzaleen Sindikatua.

Arrasateko ekitaldia Alaia Basetak aurkeztu zuen, eta hiru solaskide aritu ziren: Jose Luis Loidi ‘Rossli’, Amaia Arana eta Aitor Atxa.

Hau da, langile-borroka ezberdinetan aritutako sindikalistak, “genero, adin eta sektore ezberdinetako parte-hartzea bermatu” guran.

Solasaldian hamaika borroka lehen eskutik azaldu zituzten, eta ildo beretik, ondorengo dokumentalak hainbat mugarri azaldu zituen:

  • Martxoaren 3ko gertakariak
  • 70-80etan klase-borroka eta borroka nazionala uztartzea
  • 90etan ELArekin egindako uztartzea
  • Lizarra-Garaziko akordioa
  • Presoen eskubideen aldeko borroka
  • LAB sindikatu sozio-politikoa bilakatzea
  • Sindikatuak izaera nazionala lortzea (Iparraldean ere egituratuz)
  • 2008ko krisia eta ondoriozko greba orokorrak
  • 2017tik ekosozialismorantz urratsak ematea
  • Baita sindikatu antiarrazista izateko ere
  • Feminismorantz
  • Eta abar.

Egungo egoerari dagokionez, LABek “sustraiak errotuta dauzka, enborra sendo eta adarrak zabalik aurrera begira”.

“Horren isla da 50.000 afiliatuen langa gainditu dugula, eta inoiz baino ordezkaritza sindikal handiagoarekin gaudela”.

Hortaz, “ospakizunetarako arrazoiak badiren arren, borrokan jarraitzearen beharra” azpimarratu zuten.

“Gizartea izugarri aldatzen ari da, eta borroka sindikalista horretara ere egokitu behar da”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen