Eskubide Sozialen Kartak 9 eragileren mezuak zabaldu ditu

1
666

Pentsio, lan eta bizitza duinen aldeko bilkura egin da, Arrasateko eragile hauekin: Gure Esku, Gaztetxea, Sare, Zaintza Sarea, Mugimendu Feminista, Ikasle Abertzaleak, ELA, LAB eta ESK.

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren arrakastak argi erakutsi zuen, alde batetik, prekaritateari eta desberdintasunei heldu behar zaiela hauek eragiten dituzten politikak errotik aldatuz eta bestetik zenbateko indarra eta potentziala duten hainbat arlotako mugimenduek (sozialak, sindikalak, feministak, pentsiodunenak, LGTBIQ+enak, antiarrazistak, ekologistak…) lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko borrokan, are gehiago elkartzen garenean.

Bizitzak erdigunean kokatu nahi ditugula aldarrikatu dugu ozen behin eta berriro, eta Covid-19ak sorturiko egoerak ikusgarrigo besterik ez du egin Euskal Herriko Karta Soziala osatzen dugun eragileok etengabe salatu dugun krisi sistemikoa eta beharrezko eraldaketa soziala.

Horregatik, orain, inoiz baino indar handiagoz patronalak eta euskal erakundeak interpelatzeko momentua da behar dugun eraldaketa sozialerantz beharrezkoak diren urratsak eman ditzaten eta kapitala eta bizitzaren arteko gatazkan krisialdi honetatik zaintzak eta bizitza duinak erdigunean jarriz atera gaitezen.

Arrasaten ere gure alea jartzera goaz, eta horretarako, Arrasateko Eskubide Sozialen Karta bilgunea sortu dugu. Zentzu honetan herritar orori dei egiten diogu, bilgune honetan parte hartzera eta elkarrekin Arrasatek dituen erronka sozialei batera erantzutera.

Batuta indartsuagoak gara,

gora bizitza

#BizitzaBurujabeaEskubideOsoz

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen