Testua: Leintz Eskola Kirola.
Orain dela bi aste hasi ginen eskubaloia lantzen LH 3-4 eta LH 5-6. mailetan. Bi asteburutan, kirol honetako jardunaldiak ospatu ditugu eta pasa den zapatukoa izan zen azkena. LH 3-4.mailako ikasleek topaketa formatuan landu zuten eskubaloiko 2. jardunaldia eta berritasunak izan zituen, oraingoan, partidotxoak jokatzeko aukera izan zuten eta egia esan, oso goiz atsegina pasatu zuten bertaratu ziren ikasleek. LH 5-6. mailakoek aldiz, aurreko astean hasitako txapelketari amaiera eman zioten eta fase finala jokatu zuten. Emaitzak alde batera utzita, oso gogotsu eta motibatuta ikusi zitzaien eta gainera, talde guztiek eskubaloiko baloi bana eraman zuten etxera, opari gisa. LEKE taldekoak ere goiz ederra pasatu zuten Urkuluko ibilaldi familiarrean. 25 pertsona inguru elkartu ziren (monitore, ikasle eta familiak) eta denok batera urtegiari buelta eman zioten. Eguraldiak lagundu zuen eta goiz oso atsegina pasatu zuten. Hemen dituzue zapatuko ekintzen argazki batzuk ikusgai. LEK-eko eskubaloiko nesken infantil taldeak ere hitzordua izan zuten zapatuan 11:30etan iturripen. Emaitza aldekoa izan ez bazen ere,bikain aritu ziren gure neskak.
Asteburu honetan ez da zapatuko jardunaldirik egongo. Azaroak 1, domu santu eguna da eta zubia egingo dugunez, zapatuetako ekintzekin azaroaren 6an jarraituko ditugu.
Zapatukoa izan zen eskubaloiko azken jardunaldia, eta orain kirolez aldatuko dute guztiek. LH 3-4. mailakoak, azaroaren 6an eskalada ezagutzeko eta kirol honekin disfrutatzeko aukera izango dute. Horretarako, ikastetxetik izen ematea zabalduko da gaur, eta azaroaren 2a izango da izena emateko azken eguna. LH 5-6.mailakoak berriz, saskibaloiarekin hasiko dira eta eta eskubaloiarekin bezala, azaroaren 6an ospatuko den lehen jardunaldiak txapelketa formatua izango du. Honetaz gain, LH 2. mailako ikasturte honetako lehen topaketa ere ospatuko dugu azaroaren 6an. Honetarako ere, izen ematea zabalduko da gaur ikastetxetik eta azaroaren 2a izango da izena emateko azken eguna. Hemen daukazue ekintzen egutegia.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. Ondo pasa zubia eta jarduera fisikoa eginez bada, hobeto. DISFRUTATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!