Gabonetako Artisau eta Sortzaileen Azoka egin da, 23 eta 24an gehiago

0
1333

Arrasateko Eskuartean kolektiboak antolatuta, produktu ugari eskaini dira Seber Altuben, herriko artisautza sustatuz.

Merkatu honek helburu du “gure herriko artisautza sustatzea, sortzaile, artista eta ekoizleek, bat egin dugula Arrasateko artisautzaren baloreak harro” jendarteratzeko.

Hartara, atzo azoka egin zuten Seber Altuben, eta hala egingo dute abenduaren 23an ere, egun osoz (11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era) eta 24an, goizez 11:00etatik 14:00etara.

“Instagram-etik gure lanak, gure sorkuntzak… ezagutuko dituzu. Besteak beste, zilarra, larrua, ilustrazioa, bitxigintza, zeramika, kosmetika…”

https://www.instagram.com/eskuartean_arrasate/

Eskuartean kolektiboak adierazi bezala, “gure ekoizpenak bertatik bertara ezagutzeko, artisauen lana balioan jartzeko eta gabonetako opari bereziak eskuratzeko aukera izango da”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen