Eskuartean-eko artisaulanak ere erosgai izango dira zapatuko Azokan

0
493

Izan ere, elkarte arrasatearreko LurMaite, Zintzilik, Olatz, Michelle Lenoire, Carlos, Amaia, Wood Uhuru eta Ekoudalatx bertan izango dira. Bertako produktu gehiago ere izango dira erosgai.

Argazkia: MB artxiboa.

Zapatu honetako azokan Eskuartean elkarteak (Arrasateko artisauen kolektiboak) ere parte hartuko du. Hain zuzen, 9 artisau izango dira azokan, eta euren artelanak erosgai izango dira.

  • Maybe: Belarritakoak
  • LurMaite: Tinturak eta xaboiak.
  • Zintzilik: Poltsak, kamisetak bordatuak
  • Olatz: Ilustratzailea
  • Michelle Lenoire: Joskintza
  • Carlos: Bitxigintza
  • Amaia: Larrua
  • Wood Uhuru: Egurra
  • Ekoudalatx: Kosmetika naturala

Hortaz gainera, beraien produktuekin osotutako otzara zozkatuko da azokan bertan. Stand gehiago ere izango da, ohi denez, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen