Eskuartean artisau azoka zabalik dago Seber Altube plazan

0
343

Gaur goizean ireki da Seber Altube plazan Eskuartean artisau azoka. Arrasateko hamabi artisau euren produktuak saltzen arituko dira gaur, ostirala, eta bihar, larunbata. Seber Altube plazara hurbiltzen direnek larruarekin egindako produktuak, zeramika, bitxiak, kremak, poltsak eta abar… erosi ahal izango dituzte. Azoka zabalik egongo da gaur eguerdiko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Goizeko ordutegia 11:00etatik 14:00etara izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen