Eskola Plazara ospakizunean, matrikula zabalik, Eme·ki ere ariko da

0
1449

Framea: Eme·ki / Kartela: Arrasateko Trikitixa Eskola.

Arrasateko Trikitixa Eskolak antolatutako ospakizuna kalejira batekin hasiko da, eta horretarako “17:45ean bilduko gara eskola azpian eta kalejiran joango gara herriko plazaraino”.

Bertan, taldeka, bakarka, bikoteka… mikro irekia izango da “nahi duenak bertan jotzeko”.

Txatxilipurdikoak ere enparantzan ariko dira haurrendako jolasekin. Eta arratsaldea borobiltzeko, Eme·ki taldearen emanaldia izango da Portaloian.

“Maritxu ostean hasiko dira klaseak. Hau da, urriaren 6an”.

“Proposamen ugari ditugu aurtengo kurtsorako”, eta eskolak iragarri du “izena eman beharko dela denetan”. Ondoko proposamenak iragarri ahal izan ditu:

-Helduen topaketa. Urriak 11, Bergaran
-Peñaparda ikastaroa
-Peñapardak egiteko tailerra
-Irrintzi tailerra…

“GOGOTSU GATOZ!!”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen