Eskola Plazara ireki du Arrasateko Trikitixa Eskolak

0
2811

ATEk ohiko ate irekien ekitaldia egin du gaur arratsaldean Herriko plazan “oporren ostean herrira itzuli garela adierazteko, martxan jartzeko garaia izanda”.

Iaz eta aurten trikigina ez da egon baina ATEk aurten azaldu ditu “Maritxu ostean hasiko ditugula klaseak, klase hauen nolakotasuna eta taldeen nolakotasuna, bai soinuari dagokionez, bai panderoari dagokionez”.

Izena emateko edota informazio gehiago eskatzeko arrasatetrikitixaeskola@gmail.com helbidera idatzi edota webgunean azaltzen den helbide elektronikora.

Oro har, “aurten ere kurtsoa potente hasten dugu, azken urte indartsuei jarraiki, eta nire ustez eraikinak berak jendea erakartzen du”.

Izan ere, “sekulako eraikin polita dugu, aurrez urte latzak igaro izan ditugu, eta orain harrotasunez diogu eskolarik politena daukagula”.

“Kurtsoa hasteko irrikaz, orain arteko ikasleen ordutegiak moldatzen ari gara, eta laster ikasle berrienena ere moldatuko ditugu”.

Hortaz gain, “irailaren bigarren hamabostaldian, Arrasate guztiko LH 1ko haur guztiak gure eskolara etortzen dira, gure eskola ezagutu dezaten, eta panderoa jotzen jartzen ditugu”.

“Urteak daramatzagu horretan, eta polita da orain eskariak jasotzen hasi baikara, jendea eskatzen hasi da. Euren eskola ordutegi barruko ekintza bat da, oso aberasgarria da”.

“Arrasaten kultura anitzeko herria da, migratzaile asko jaso dituen herria izanda, eta gure kulturaren zati bat erakustea behar da”. Gainera 2026/2027an ekimen berriak izango dira.

Bestalde, baina Eskola Plazaren ekimenaren baitan ere, Ai ama! taldeak erromeria eskaini zuen Monte tabernaren kanpoaldean:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen