Eskerrik asko Leintz Eskola Kirolaren parte izateagatik!!

0
1149

Bideoa eta testua: Leintz Eskola Kirola.

Zapatuan ospatu genuen aurtengo LEK AZKEN JAIA eta ikasturteari amaiera eman diogu ekintza honekin. Oraindik ez baduzu azken jaiko emanaldia ikusi, lotura honetan duzu aukera; ikasturtean burututako ekintzen laburpen bideoa, “LEK etxean jolastuz ” erronkak, eta zozketa nagusia!! Ikusi aurtengo azken jai berezia!!

Datozen asteetan, 20/21 ikasturteko eskola kiroleko informazioa luzatuko dizuegu (ikastetxeen bidez eta webgunean), irailean “normaltasuna” izango dugula suposatuz, eta zuen seme-alaben eskolaz kanpoko ekintzak koordinatu ditzazuen. Hala ere, ziurgabetasun handia dago oraindik oporren buelta nolakoa izango den aurreikusteko eta edozein aldaketa, ikasturte berriarekin batera jakinaraziko dizuegu. Dagoeneko aukera ezberdinak lantzen hasiak gara eta modu batean edo bestean, datorren ikasturtean ere, Leintz Eskola Kirolak presentzia izango du gure bailaran.

Ikasturte hau agurtu baino lehen, nola ez, zuei eskerrak eman nahi dizkizuegu LEKen parte izan zareten familia eta neska-mutil guztioi!! Ikasturtean zehar antolatu ditugun ekintzetan gogotsu aritu zarete eta. Hala nola, konfinamenduan sortu ditugun proposamenak ere, hauek erabilgarriak izan zaizuelakoan gaude, deskarga pila bat izan dituztelako eta zuen ideiak konpartitzera animatu zaretelako. Eskerrik asko!!

Amaitzeko, udaldi berezia dugu aurretik eta zue egunerokoan jarduera fisikoak eta kirolak presentzia izatea gomendatzen dizuegu!! Gainera, jarduera hauek natur ingurunetan egitera animatzen zaituztegu!! Horretarako, orain artean bidaliko proposamenetan ere hainbat ideia dituzue eta gogoratu gure webgunean izango dituzuela ikusgai.

Ondo izan eta zainddu!! 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen