Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian Arrasateko Udalak

0
1048

Arrasatearren %18ak egin zuen iaz errenta aitorpena euskaraz. Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko euskarazko hizkuntza hautua errenta kanpainaren barruan edota urte osoa zehar burutu daiteke, Diputazio osoarekiko harreman hizkuntza euskara izan dadin.

Aurten, epea apirilaren 15etik uztailaren 29ra arte luzatu da, baina online egiteko soilik; aurrez aurreko tramiteetarako bulegoak itxita egongo dira epe berriak ezarri arte.

Errenta aitorpena egiteko epea zabaldu berri da, eta Arrasateko Udalak euskaraz egitera animatu nahi ditu herritarrak. Azken urteetan, gora egin du errenta aitorpena euskaraz egin
duten herritarren kopuruak -%18-, baina bilakaera positiboa izan arren, oraindik ere datua
hobetu daitekeela uste du Udalak.

Oraindik pausoa ematera animatu ez diren arrasatearrak gonbidatzen ditu Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera. Era horretan, euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.

Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko euskarazko hizkuntza hautua errenta kanpainaren barruan
edota urte osoa zehar burutu daiteke, Diputazio osoarekiko harreman hizkuntza euskara izan
dadin.

Aurten, COVID-19ak eragin duen salbuespen egoera honen aurrean, neurriak hartu behar izan
ditu Ogasunak errenta aitorpena egiteko: epea apirilaren 15etik uztailaren 29ra arte luzatu dute, baina online egiteko soilik; aurrez aurreko tramiteetarako bulegoak itxita egongo dira
epe berriak ezarri arte. Dena den, errenta aitorpena egiteko hiru modu daude, eta guztietan
erabili daiteke euskara:

  1. Mekanizatua (aurrerago jakinaraziko dute noiz irekiko den epea):
    Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.
    – Ogasunarekin aurrez aurreko harremanak edo telefono edo internet bidezkoak
    euskaraz izan ditzakezu, horrela eskatzen baduzu.
    – Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.
  2. Autolikidazio-proposamena:
    – Jasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi duzula esan, eta
    aurrerantzean Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.
  3. Internet bidezkoa:
    – Errenta-programa euskarazko bertsioan jaitsi Internetetik, eta hobetsitako
    hizkuntzaren atalean euskara aukeratu.

PRENTSA OHARRA

Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, espresuki adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.

Gogoratu kontsultak egin edo argibidetarako 902 100 040 telefono zenbakira deitu dezakezula,
Bergarako Ogasuneko bulegora joan edo Gipuzkoako Foru Aldundiko webgunean kontsultatu
(https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen