Errekortarien erakustaldia bertan behera utzi da hondarraren egoeragatik

0
960

Euriaren ondorioz zezen-plazako hondarra bustita dago, eta putzuak daude bertan, gaur goizeko ekitaldian ikusi ahal izan denez.

Hori kontuan hartuta, gaur goizean ordubeteko bilera egin dute Bergarako Zezenek, errekortariek, Arrasateko Udalak,…

Bileran erabaki dute ekitaldia bertan behera uztea “errekortarien eta abereen lesioak saihesteko”.

Bergarako Zezenen taldeak adierazi digu “pena ematen digula bertan behera utzi behar izateak, inoiz ez dugu hori egin, baina lesioak saihestu behar ditugu”.

Sarrerak gaur arratsaldean (ekainaren 24an) salgai jartzekoak ziren, eta beraz ez da sarrerarik itzuli beharko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen