Gaur arratsaldean egin da errekortariek Arrasateko publikoarekin izango duten lehen hitzordua. Gaur, errekortari esperientziadunek zezen plazako harmailak bete dituzte egin duten erakustaldiarekin.
Bestalde, bihar, larunbata, eta igandean arratsaldeko 18:30ean Errekortari Gazteen Txapelketa egingo da. Txapelketan 8 eta 15 urte bitarteko gazteek hartuko dute parte eta Bergarako Zezenak elkarteak antolatu du.