Aitor Etxarte Berezibar arrasatearra gogoan eta goizeko 11:30ean hasita, eraildakoen Monolitoaren ondoan, ibilaldi gidatua izan da. “Errekaldetarrek”, beste mondragoetar askok bezala, Biteri Eskolan ikasi zuten, eta lana Union Cerrajeran egin zuten. Plus Utra taberna ireki zuten. Gizartea aldatzeko borrokan parte izan ziren 1934ko urriko iraultzan, eta Bigarren Errepublikaren alde (herrien eta personen alde) bizia batzuek eman zuten bitartean, beste asko erbestera ihesi joan ziren. Monolitoa, Olarte kalea, Biteri eskola, Union Cerrajera, Arrabala, Errekalde etxea, Okendo- Herriko etxea eta Plus Ultran geldiuneak egingo dira.

