Deba errekak Arrasate-Aretxabaleta errepide ‘zaharrean’ errei bat ia alderik alde urez bete du. Beraz, bertatik igaro behar baduzu, ohi baino tentu handiagoz gidatu.
Gainera, erreka bidegorria alderik alde urez bete du handik hurbil, Mugarritten, zehazki, errepideko biribilaren azpian. Beharrezkoa ez bada, ez hurbildu erreketara.

Erreka ere bere ohiko bidetik atera da Zabaletan, Hiper Eroskitik gertu, tunelean, Kataideko bidegorria hartzeko bidean. Erreka zakar eta indartsu jaisten ari da.

Gesalibar auzoan ere arazo batzuk eragin ditu, Txirrita jatetxea zegoen eraikinaren ondoan, Aramaio erreka bere ohiko bidetik irten baita.
Elorregiko biribilaren inguruan Deba erreka arratsaldeko 16:15ak aldera ez du gainezka egin, baina euritearen ondorioz bidegorriaren bertako tunela itxita zegoen, ur ugari bertan pilatuta.
