Covid dela eta, aurten ere ezin izan da Errege Magoen kabalgata egin, baina hauek ez dute Arrasateko haurrekin hitzordua galdu nahi izan. Arratsaldeko 19:00etan Herriko plazara heldu dira eta bertan haurren gutunak eta eskaerak jaso dituzte. Erregeek goxokiak banatu dituzte haurren artean. Eszenatokian Maria, Jose eta haurtxoa, eta Eguberrietako kantak abestu dituen akordeoidun koro txiki bat ere izan dira.