‘Errautsetatik berpizten’ CDa eta bideoklip berria plazaratu ditu Libertad Condicionalek

0
688

Laukote arrasatear-aramaixoarrak bere bigarren lanaren CDak kalera atera berri ditu, eta honezkero erosgai dira. Gainera, gaur bertan disko honetako, ‘Errautsetatik berpizten’ laneko, ‘Gure bidea’ abestiaren bideoklipa plazaratu du.

Bideoaren edizioaz eta grabaketaz Luken Ugarteburu arduratu da. Irudiak aurtengo uztailean grabatu dituzte, bai Ugaldetxoko estudioan baita Aramaixon ere. CDaz gain, kamisetak eta sudaderak ere salgai jarri dituzte. Oztopoak oztopo, Kulturak aurrera darrai!

Instagramen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen