Erraldoien kalejira, paella jana eta DJ Goikolea Elmako jaiak agurtzeko

0
2161

Elma auzoak agur esango die gaur jaiei. Goizean Erraldoien Konpartsa Txikiak auzoko kaleak zeharkatu ditu, Arrasateko Dultzaineroak lagun. Ondoren, Paella Jana ospatu da. Auzoko bizilagun askok hartu dute parte.

Arratsaldean, hasiera batean, Txan Magoaren emanaldia aurreikusita zegoen, baina, jai-batzordeak jakinarazi duenez, ezin izango da bertan egon arazo pertsonal batengatik. Bere ordez, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara DJ Markel Goikolea arduratuko da bere musikarekin giroa alaitzeaz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen