San Juan egunean egin zuten bezala, gaur ere erraldoiak eta kilikiak kalera irten dira Arrasateko Gaiteroen laguntzarekin. Konpartsa beranduago hasi da, izan ere, hodei batek zaparrada txiki bat eragin du erraldoiak dantzan hastekoak zirenean. Behin zaparrada geldituta, Herriko Plazatik ekin diote eta Sebero edo Arbolapetatik igaro dira erdiguneari bira emanez.
Haurrek ezin hobeto aprobetxatu dute momentua eta buruhaundiekin eta zaldikorekin ibili jolasean konpartsak iraun bitartean.


















