San Juan egunean egin zuten bezala, gaur ere erraldoiak eta kilikiak kalera irten dira Arrasateko Gaiteroen laguntzarekin. Herriko Plazatik ekin diote eta erdiguneari bira eman ostean hasi duten lekuan amaitu dute kalejira. Haurrek ezin hobeto aprobetxatu dute momentua eta buruhaundiekin eta zaldikorekin ibili dira jolasean konpartsak iraun bitartean.
Jarraian, Eusko Labeleko produktuez gozatzeko aukera izango da Herriko Plazan bertan.










