Erraketa kiroletan eta saskibaloian trebatuko dira ikasleak, aste honetan ekintzak trukatuz

0
2021

Erraketa kiroletan eta saskibaloian trebatuko dira larunbat honetan LEK-eko ikasleak, aurreko asteburuko ekintzak errepikatuz. Hori bai, oraingoan ekintzak trukatuko dituzte eta LH 3-4. mailako ikasleak erraketa kiroletan trebatuko dira AKE elkartearen laguntzarekin, erraketa kirol modalitate ezberdinak probatzeko aukera izango dute, hala nola, tenisa, padela, squash-a eta frontenisa. LH 5-6. mailako ikasleek berriz, saskibaloi txapelketa izango dute musakola kiroldegiko kantxan.Hemen ekintzen kartelak: Saskibaloi topaketa eta Erraketa kirolak.

Halaber, Arrasateko Udalak gurasoentzako hainbat hitzaldi eta tailer antolatu ditu, eta hemen daukazue informazio guztia.

Azkenik, zabalik jarraitzen du 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren 6. edizioak. Hemen duzue ekimenaren inguruko informazio guztia.

LEKek dioen bezala, “Gozatu eskola kirolaz!“.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen