EROSKIk eta haren bezeroek 120.000 eurotik gora bildu dituzte Gurutze Gorriarekin martxan jarri duten kanpainan.

0
499
EKONOMIA

Duela aste batzuk abiatu zen, elikaduran eta higienean laguntzeko bazterketa arriskuan diren haurrei eta familiei; izan ere, lehen baino okerrago baitaude COVID-19aren krisiagatik. EROSKI, FAMILIA eta CAPRABO izeneko denda guztietan egin dute kanpaina, Espainia osoan. EROSKIk 60.000 euro pasako ekarpena egin du, eta ordainlekuan bezeroek dohaintzan eman dutena bikoiztu du.

“Beste behin, bezeroak gure alde irauli dira lehenbiziko egunetatik, eta elkartasun handia erakutsi digute. Eskerrak eman nahi dizkiegu emandako laguntzagatik; izan ere, krisi honetan, haur eta familia asko ari da gelditzen oinarrizko elikadura beharrak asetzeko janaririk gabe. Ekarpenari esker, erakutsi dugu indarrak batuta gauza handiak lor daitezkeela”, esan du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

Ekimen honen bitartez biltzen den dirua osorik emango zaio Gurutze Gorriari, erabakitasunez ari baita bere RESPONDE planarekin COVID-19 pandemiak gizartean eragindako inpaktua murrizten Espainia osoan, batez ere zaurgarrienak diren kolektiboen mesedetan. “Gurutze Gorriak ongi asko daki horrelako larrialdietan ezinbestekoa dela denok elkarrekin jardutea eta laguntzea. COVID-19 pandemia gizarteko alor askotan ari da jendea era zaurgarrian uzten, eta jende horrek bete-beteko esku hartzea behar du; gainera, jakin beharra dago laguntza hori nola eman eraginkortasunez eta ahal den azkarrena, ahal den jende gehienarengana iristeko inor bazterrean utzi gabe. Horregatik, izugarri estimatzen dugu Gurutze Gorriaren RESPONDE planari lagundu diotenak; guztiona da plan hori eta denok elkarturik lortuko dugu krisi hau gainditzea”, azaldu du Javier Senentek, Gurutze Gorriaren Espainiako presidenteak.

Gurutze Gorriaren RESPONDE plana jarduera plan zehatz bat da erantzun osoa emateko pentsatua, eta asmoa da 1.350.000 lagunengana iristea, 11.000.000 euro inguruko aurrekontuarekin; gainera, edozeinek egin dezake bere ekarpena funts horretara. Plan hori gauzatzeko, 40.000 boluntario ariko dira estatu osoan 1.400 gunetatik baino gehiagotatik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen