Bertako idazkari orokorrak azaldu du “tinko ari garela lanean, denda guztietako hornidura egunetik egunera ziurtatzeko. Momentu jakin batzuetan produkturen bat falta bada ere, hornidura egunero egiten da”.
Argazkia: Herritar bat.
TUlankide aldizkariak adierazi du Eroskik herritarrei eta kontsumitzaileei lasaitasuna eskatzen diela. Eroskiko idazkari orokorrak, Mikel Larreak, azpimarratu du “denda guztietan hornidura bermatuta” dagoela.
“Tinko ari gara lanean denda guztietako hornidura egunetik egunera ziurtatzeko. Momentu jakin batzuetan produkturen bat falta bada ere, hornidura egunero egiten da”. Hala ere, aholkatu du “gehiegizko erosketarik ez egitea”.
Azken egun hauetan erosketa gehiago edo handiagoak egin dira, batez ere, produktu batzuei dagokienean: lixibak, komuneko paperak, sukaldekoak,…
Eroskiko idazkari orokorrak gehitu du “osasun autoritateekin harremanetan gaudela”, hartu beharreko neurriak “ahalik eta azkarren hartzeko”.
Horregatik, “dei egiten diegu kontsumitzaileei, osasun neurriak errespeta daitezen: garbitasun neurriak, pertsonen arteko distantziak,…”.