Ernaik gazteentzat osatutako proposamena aurkeztu du

0
998

Atzo, martxoak 14, Ernaiko kideak Irati Topalekuan elkartu ziren, Ernaik gazteentzat osatutako proposamena aurkezteko eta Debagoieneko Ernairen dinamika politiko propioaren egoeraren berri emateko. Proposamenari dagokionez, arazoen aurrean alternatiba posible dela erakusteko 8 eremu arakatu eta horietako bakoitzean planteamendu ezberdinak aurkeztu zituzten.

Gazteen errealitatea modu estrukturalean aldatzeko baliagarriak diren eremuak azaldu ziren, une honetan, lehentasunezko 8 eremu hautatu dituzte. Hau da, 8 eremutako aldarrikapenak daude jasota “gazteontzako proposamen bat”-en, eta hauen bitartez gazte problematikari erantzuteko edota irtenbideak planteatzeko logika bat inplementatu nahi dute. Bestetik, garraio publiko duinaren borrokari dagokionez, eskualdeko garraio publiko sistema problematizatu eta aldarrikapen taularen nondik norakoak azaldu ziren, aldarri horiek betetzera bidean abiarazi duten sinadura bilketa kokatzeaz gain.

Irati Topalekuan gaztez bete zen. Entzuleei ‘Gazteontzat’ liburuxkak banatu zitzaizkien bertako proposamenak haien egiteko eta eraldaketa prozesuak garatu ahal izateko beste baliabide teoriko bat eduki ahal izateko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen