Ernaik Des-Kontrolen laguntza jaso du Elkartasun Jaialdian

0
1280

Talde arrasatearrarekin batera, Eten, La Fulana eta Txerrikumeak ere erakunde nazionalaren aldeko ekitaldian aritu dira. Jaialdian Ernaik adierazi du “prest gaudela hurrengo hilabeteetan ere indarrak biltzen jarraitzeko, zapalkuntzarik gabeko Euskal Herriaren alde”.

Elkartasun Jaialdia! aurrera eraman zen atzo Arrasaten, gazte-erakunde nazionalak antolatuta.

Goizeko hitzaldiaren ostean, bazkari herrikoia Gaztetxean ospatu zuten, eta arratsaldean karro-poteoaren txanda izan zen.

Nazio mailako gazte erakunde honek adierazi du “Ernairen aurkako polizia-operazioak ez duela balioko gu desagerrarazteko”.

Izan ere, “azken hilabeteetan egin dugun lanean eta jaso dugun elkartasunean”, nahiz eta “azken hilabeteak guretzat errazak izan ez diren”.

Ernairen aurkako isunen testuingurua honakoa da: “Ezker Independentismoa hegemonia politiko-soziala lehiatzen ari den unean. Batzuek uste izan dute Herri honekin edozer egin zezaketela”.

Horren aurrean Ernaik planteatu du “independentzia, Estatu propio bat, inor atzean utziko ez duen Euskal Herria”.

Izan ere, “burujabetzaren gabeziak gure egunerokotasuna baldintzatzen du”. Ernaik iragarri du Gazteon Eskutik jaialdia Berriozarren ospatuko dela apirilaren 17tik 20ra. “Geroz eta gehiago gara”.

Jaialdian ere kultura-adierazpenak izan dira La Fulana, Eten, Txerrikumeak eta Des-kontrolekin.

Boskote arrasatearrak kontzertu indartsua eta beroa eman du ‘etxean’ ikus-entzuleen gozamenerako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen