Erguineko Herri Eskolak komun berriak estreinatuko ditu ikasturte honetan. Lanak ekainaren amaieran hasi ziren, eta abuztuaren amaieran amaitu dira. Burgoseko Aplibur enpresak egin ditu obrak, eta 183.870 euroko aurrekontua izan dute.
Lanak Arrasateko Udalak ordaindu ditu Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Edurne Unamuno hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, “Urtero, maiatzean, ikastetxeei eskatzen zaie ikastetxearen beharrak zein diren esateko, hobekuntza lanak egin ahal izateko”.
Erguingo Herri Eskolako lehen solairuan, komun kopurua 9tik 17ra handitu da, eta bigarren solairuan, berriz, dagoeneko izan diren 9ak berritu dira. Pisu baxukoak duela urte batzuk eraberritu ziren. “Obrak pandemiaren aurretik egitekoak ziren, bi fasetan, baina orain dena batera egitea erabaki da.”
Iratxe Salaberria Herri Eskolako ikasketa buruak azaldu duenez, “Komunek ikasturte honetan zentrora joango diren LHko 400 haurrei zerbitzua emango diete.” Halaber, “Lanak usain arazo bat konpontzeko egin dira, eta, beraz, iturgintza guztia aldatu da.”
Atezainaren etxea
Ez dira izango aurten Herri Eskolan egingo diren obra bakarrak. Hutsik geratu den atezainaren etxea birgaitzen ari dira Eusko Jaurlaritzak finantziaketarekin. Eraikinean hiru laguntza-gela prestatuko dira; sukalde bat, ikasleek proiektu desberdinak egin ahal izateko; eta bainugela bat izango du.

Eskolak oinarrizko behar bat eskatu du, urteetan usainekin ibili ondoren, teknikariak txostena prestatu eta beste dozenaka obrarekin batera komisio baten baiezkoa eman diote, besterik ez duzue egin.
Hau Ospitalean notizia izango litzateke?
Honekin hezkuntza publikoaren alde lanean ari direnaren itxura eman nahi da, baina jaun andreak, hezkuntzak erronka potoloak ditu. Segregazio itzela ematen ari da herrian azken urteetan eta Udaletxeak ez du ezertxo ere egin eteteko edo buelta emateko. Euskararekin beste hainbeste.
Ideia berritzaileak dituzuenean edo pisuzko neurriak hartu behar dituzuenean atera argazkia.
Arazo eta erronka inportanteen aurrean alde batera begiratzen duzue Arrasaten batez ere gai inpopularra delako eta inozokeriekin argazkia atera eta herritarrak engainatu nahi dituzue. Eta funtzionatzen du ezta?
Gobernuko 2 zinegotzi komun batzuk konpondu direla saltzeko? hau antzerkia!!
Eta ridikulue!!! Eskolako kumunak elegante geratu die. Eta San Prudentziokuak noizko??
Pustureoa nagusi herrian, lan isil eta txukuna egin beharrean. Betikoa da, negargarria.
Negargarria zera da, komun hauek urtetan egin gabe egotea. Egin dituzte eta ziur Erguineko hezkuntza komunitate osoak eskertuko duela. Zein da arazoa? argazkia atera dutela? Niri normalena iruditzen zait. Ezta jai bat antolatu balute ere. Informazioa da. Gardentasuna nahi dugu bestetik…. Politika politika da, eta argazki hau politika da. Lana egin dute eta gizarteratu. Ez dakit non dagoen arazoa. Zorionak gobernuari egindako lanagatik, eta jarraitu lanean. Hori behar dugu arrasatearrok.
Zenbat urte ibili ote da herri eskola komunak berritzeko eskatzen? Zenbat urte harrerakoaren etxola hori usteko eskatzen? Zenbat urte Zigarrolako herri eskolako patioko transformadore hura botatzeko eskatzen? Baina penagarriena zera da, PNV etorri behar izan dela hori dena egitera, aurretik, urte luzeetan ezker abertzaleak ez duelako ezer egin. Ezker abertzalearen promesak eta diskurtsoak aspaldi ezagunak dira, baina tamalgarriena hori da, diskurtso antzuan geratzen dela ezer gauzatu gabe. Eta besteak etorri direnean ba…hor daukazue, herri guztia obraz beteta.
Eskatu nori egiten zaio? Jaurlaritzan dagoen PNVri?
Musakolako erakinaren 10 urteko atzerapena ez al da izan ba PNVren Jaurlaritzak aitzakia bat bestearen atzetik ipini zituelako eta fetxa bat eman ondoren gero bere hitza bete ez zuelako? (transformadorearena ez bait da izan inondik inora atzerapenaren arrazoia). Nork egiten du hezkuntza azpiegituren 4 urteko legegintzako planifikazioa? hitza eman ondoren Musakolako Herri Eskola planifikazio horretatik 2 aldiz (8 urte) kanpoan utzita? PNV/PSEk
Nork dauka hezkuntza segregazioaren aurrean eskumenik handiena eta ez du ezer egiten, eta egiten dituen lege berriak ghettoak betikotzeko dira?
Nor dago Arrasateko Gobernuan herrira segregazioa heldu zenetik eta ez du ezertxo ere egin berau bideratzeko? (hor bai duzue lan mardula eta ez komunekin medallitak jartzen)
Nork luzatu du, harrobi lanak eginez segregazioarekin eragin zuzena daukan Udal Haur Eskolako zerbitzua? jakinda Haur Eskola Partzuergoa sortu zenetik Udal Haur Eskolek ez dutela zentzurik (zerbitzu publikoa orain bai existitzen delako) eta beste herri gehienetan itxi egin direla?
Berandu eta behartuta 2 obra egin dituzuelako elektoralismo gutxiago, eta jarri hezkuntza publikoaren alde lanean behingoz! zuen soldatak ere publikoak dira eta.
Zenbat urte NORI eskatzen? PNVk bere buruari, Jaurlaritzari?
Urteetan komunok konpondu gabe ta azkenean, guztion 184.000€ erabiliz berritu direnean, betiko marmarti negatiboak, kritikatzen. Penagarria. Ba nere ustez, oso txulo geratu dira komunok. Jarrai horrela ta aurrerra bolie!!
Hain justu txulo geratu direla eta gu ere horrekin geratzea eta konformatzea nahi dute. Komun batzuk berrizteko ez dira 2 politikari behar, udal teknikari baten egun batzutako lana da. Politikariak hezkuntzako arazo potoloak bideratzeko behar ditugu. Ez kea saltzeko.
Baina arazoak ikustea, beste alde batera ez begiratzea eta politikoei besteka beste herriko gazteen euskaraz edo guztion konbibentzia kolokan jartzen duen hezkuntza segregazioaz arduratu daitezela exijitzea marmartiar batena kontuak dira… klaro. Hobe baldosen koloreekin jendea liluratzea eta eskola publikoaren alde zerbait egiten dutela itxura ematea.
Ezker abertzaliai inoiz ez jako gustau obrak itxia, esan biharra dago ez Jakiela gustatzen ezer ere ez. Bakarrik uluka ibiltzia.
Guztiz ados. Maria Ubarretxenak, gustatu hala ez, herriari buelta handia eman dio.
Komun batzuk konpondu eta erreditu politikoa atera nahi izatea ez da herriari buelta ematea. Segregazioaren gaia esku hartean hartzea bai litzateke merituzko lana eta bere erantzunkizun garbia Konpontzen esertzea behintzat.
Alkate Andrea , hemendik gomendatzen dizut hurrengo larunbatean Santa Bárbarako botelloira igotzeko argazki Eder bar aterako dizut,hemen boto ugari lor ditzakezu eta Arrasatearrei beste argazki batzuk baino merkeago aterako litzaiguke.
Bai ba, arazo potolo pila bat eta obrak inaguratzen eskola publikoan, inoiz ez ditut ikusi bertan beste ezer egiten edo zuzendariarekin argazki bat ateratzen, beste batzuekin ez bezela
Egun on, egia esanda nik bi hauek ez ditut ikusten gaituta segregazioari edo euskararen sustapenari buruzko ezer erabakitzeko, ezta iritsi ganorazkorik emateko ere. Eta horrek samintzen nau: gure agintarien interes faltak eta ezagutza faltak. Sentitzen dut baina horrela da.
Ezker abertzalearentzat gomendioa: hobe zenukete oposizio duin bat egitea Mondraberrin ibiltzea baino, kritikatzen beti, gustatzen ez zaizkizuen berriak ateratzen diren bakoitzean.
Argitu nahi nuke: ez dakit ezker abertzaleak kritika egiten duen beti baina nire kritika ez da ezker abertzalearena, neurea baizik.
Komun batzuetatik hezkuntza segregazioara jausia egin dugun honetan, ze nolako hezkuntza motaren alde egin nahi dugun zehazteko unea heldu delakoan nago. Agian baten batzuk nahiago dugu euskararen arnasguneak babestu eta bilndatu, horrela behintzat gure hizkuntzaren biziraupena ziurtatuz. Irizpide anitzak daude eta bakoitzak bere lehentasunak ditu. Nik argi daukat, euskararen biziraupena.
Komunak berritu dituzte, PNV-PSEEren gobernuak hala egin duelako apustua. Betidaniko eskaera izan bada, aurretik ez dute ezer egin berau konpontzeko eta orain bai.
Hemen edozer gauza egin dutela esaten badute mina ematen die askori, hala amorrua? Amorrua ez dutelako ezer egin hori egikaritzeko? Hala dirudi! Lanera!!!
Negargarria zera da, komun hauek urtetan egin gabe egotea. Egin dituzte eta ziur Erguineko hezkuntza komunitate osoak eskertuko duela. Zein da arazoa? argazkia atera dutela? Niri normalena iruditzen zait. Ezta jai bat antolatu balute ere. Informazioa da. Gardentasuna nahi dugu bestetik…. Politika politika da, eta argazki hau politika da. Lana egin dute eta gizarteratu. Ez dakit non dagoen arazoa. Zorionak gobernuari egindako lanagatik, eta jarraitu lanean. Hori behar dugu arrasatearrok.
Ezker Abertzalekoei amorrua ematen dotzie komunak konpontzea, amorrua ematen dotzie alkatia argazkietan agertzia, amorrua ematen dotzie obrak itxia. Ematen dau amorratuta bizi diela. Gomendatuko notzien haizea gehixau hartzia. Eta gosaltzeko kiwixak jatia.
Euskararen biziraupena arnasgune horietan ziurtatzen dela oso salantzagarria da. Eta arnasgune horiek blindatuz getoak sortzen badira… gaizki gabiltza. Zuk jakingo duzu zer nolako gizartea sortzen gabiltzan eta hori nahi duzun euskararen ustezko soluzio gisa. Baina ados nago hezkuntzaz eztabaidatzeko garaia dala, eta hortan beharko luke Udal Gobernu honek.
Baita oposizioa ere, nola ez.
Foro honetan ez dabiltza ezker abertzalekoak soilik, agerian dago, eta esango nuke ondo dagoela gaiñera eritzi ezberdinatasuna, sanoa da eta bi alderdien arteko ezberdintasunak zeintzuk diren ikusi daiteke. Hori bai Biles zurekin bat nator, hezkuntzaz eztabaidatzeko garaia da.
Tristea da hau, herriko politikariak zabiltzate foro honetan idazten, bildu eta pnv koak. Egin ezazue lana herriaren alde eta kk gutxiago sartu mesedez. Antzerakoak zarete danok…