Eremu gorrian dauden herrietan, Eskola Kirola ez da etengo

0
313

Testua: LEK.

Eskola Kirola maite dugunok, berri pozgarria jaso genuen aurreko astean. Izan ere, aste honetako asteartetik, LABI-k eremu gorrietan sartuta dauden herrietan Eskola Kirola ez etetzea erabaki du. Hemen kontsultatu dezakezue xedapen guztiak jasotzen dituen dekretua.

Leintz Eskola Kirolean, eskola kirol seguru baten aldeko apostua egin izan dugu hasieratik. Jakitun gara zein egoeratan gauden eta horregatik, gure ikasleek kirola eta jarduera fisikoaren bitartez garatzen jarraitu daitezen, segurtasun neurri eta protokolo guztiak betetzen saiatzen gara.

Bestalde, larunbat honetan LEKE (Leintz Eskola Kirol Egokitua)-ko taldeko partaideekin topaketa bat ospatu genuen Arrasateko Iturripe kiroldegian. Ekintza benetan polita izan zen, guztira 9 ikasle bildu ziren eta multikiroleko jarduera ezberdinak egiteko aukera izan zuten: punteria jolasak (boloak, diana, dardoak, arku tiraketa…), oreka zirkuitoa, bolen pistina, saskibaloi jaurtiketak, porterian jaurtiketak futbola zein eskubaloia, globoekin jolasak, parapentea, goma elastikoekin jolasak, etab.

Parte hartzaileen ilusio eta gogoak ikusita, aurrerantzean ere mota honetako topaketa gehiago antolatzeko asmoa dugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen