Testua: Arrasateko Ereindajan. Argazkia: MB artxiboa.
Arrasateko Ereindajan Elkartean langile taldea osatzeko kide berri bat bilatzen ari gara: perfil heterogeneoa duen pertsona eta askotako lanak egiteko prestutasuna duena.
Lan taldearekin batera dendaren kudeaketaren ardura hartuko duen pertsona bilatzen dugu, dendari lanak, dendaren horniduraren planifikazioa, administrazioaren kudeaketa eta bezero zein ekoizleekin harremana sustatuko duena. Proiektua bultzatu, indartu eta saretzeko estrategiak landuz.
Lau orduko lan kontratua eskaintzen da, zortzi ordura luzatzeko aukeraz. Berehala lanean hastekoa.
Ezinbestekoa izango da beraz, lan taldean eta pertsonekin harremantzeko gaitasuna izatea. Administrazio lanetan eskarmentua izatea eta Excel programa informatikoa menperatzea.
Ereindajan proiektuaren printzipio ideologiko eta filosofikoekin bat egitea, egitasmoarekiko konpromisoa adieraztea eta euskaraz jariotasunez hitz egitea eta idaztea.
Baloratuko da Debagoieneko lehenengo sektorearen errealitatea ezagutzea. Ikuspegi globalerako gaitasuna, ekintzailea eta proaktiboa izatea.
HAUTAKETA PROZESUA:
Bidali curriculuma eta aurkezpen gutuna arrasate@ereindajan.eus helbide elektronikora edo ekarri Arrasateko Ereindajan Elkartera martxoren 6a baino lehen galdera honi erantzunez: “Zergatik egin nahi duzu lan gurekin?