Ereindajan denda-topaguneak bost urte bete ditu

0
972

Denda-topaguneak produktu desberdinen eskaintza zabala du, kalitatezkoa eta bailarako produktuak eskaintzeko.

Testua: Ereindajan.

Bost urte pasatu dira Ereindajan denda-topaguneko ateak zabaldu zirenetik. Kontsumo eredua aldatzea da gure erronka nagusiena, horretarako bertako eta sasoiko produktu agroekologikoak bultzatu, osasungarri elikatu, bidezkoa eta kooperatiboa den proiektua gauzatzen joan gara. Bazkide izanda, ur tanta bat gehiago izango zara gizarte eta ekonomia eraldaketan.

Denda-topaguneak produktu desberdinen eskaintza zabala du, kalitatezkoa eta bailarako produktuak eskura ditzakezu. Barazki, fruta eta ogia ekologikoak dira, baita lekale eta zerealak ere. Soltean eskaintzea da gure apustua, bakoitzak behar duen kopurua ero dezan, plastikoa ekidituz. Bailarako gazta eta okelak dauzkagu, Bidezko Merkataritzako kafe, txokolate eta azukrea. Nafarroako kontserbak, irin, pasta eta arroz ekologikoak, etxerako xaboia granenean eta higiene pertsonalerako produktu desberdinak, Nafarroako olioa, Gatzagako gatza, gozo artisauak, fruitu lehorrak, Arabako oilasko ekologikoak…

Bazkideak zein ekoizleak proiektu honen euskarri dira eta aktiboki parte-hartzea bakoitzaren aukeran eta nahien araberakoa da. Gaur egun 328 familia osatzen dugu Ereindajan. Topagunea gara, izan ere ekintza desberdinak egiten ditugu, dastatzeak, pintxo-potea… Egoera berezi honek gure jarduna baldintzatu badu ere, ez digu indarrik kendu, lantalde bikaina sortu bai zen konfinamenduan bazkide diren familia desberdinei erosketak etxeko ateraino eramateko, modu honetan ere, gure ingurukoen osasuna zainduz. Ekintza guzti hauek gure arteko harremanak sendotu ditu, baita Ereindajan proiektua bera ere, denon artean ari gara posible egiten!

Bazkide izanda %5eko beherapena izango duzu erosketa bakoitzean eta produktu batzuetan lehentasuna (okela eta beste eskaintza batzuetan) Ahotsa, erabakia eta informazioa izango duzu, kontsumoaren bitartez jasangarritasuna bultzatu eta nekazal komunitatea babestu egingo duzu.

Bailarako ekoizleak ez dira oinarritzen espekulazioan horregatik beste batzuk ez bezala, konfinamenduan ez dituzte euren produktuak garestitu, esan bezala, ekonomia sozialeko apustua egiten dugu!

Ereindajaneko ateak zabalik daude edonorentzat, etorri lasai, ezagutu, galdetu… Abuztu osoa zabalik egongo da, beraz, gerturatu!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen