Erdigunean gaztegune bat izateko ia 800 sinadura jaso ditu gazte talde batek

    13
    2631

    Otsailean Pablo Uranga kaleko bizilagunen sinadura bilketa baten ondorioz, Arrasateko Udalak asteburuetan Gazteguneak eskaintzen duen zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuen. Bizilagunen eta erabiltzaileen artean sortzen den elkarbizitza arazoarekin amaitzeko, Udalak asteburuetako zerbitzua Musakolako Gaztegunera eraman zuen.

    Neurri hori ez zitzaien gustatu zerbitzuaren erabiltzaile gazteei, ezta haien gurasoei ere, eta erdigunean gaztegune bat eskatzeko sinadura bilketa bat martxan jartzea erabaki zuten. Pablo Urangaren Gazteguneak 11 urte zeramatzan martxan, eta 12 eta 16 urte bitarteko gazteei ematen zien zerbitzua.

    Sinadura bilketak iraun duen hiru asteetan ia 800 sinadura biltzea lortu dute. Atzo, gurasoek lagunduta, gazte talde hau joan zen BAZera bildutako sinadurak entregatzera. Gurasoak oso pozik agertu dira ekimenari arrasatearrek eman dien erantzunarekin.

    13 IRUZKIN

    1. Aitor, Udaletxeak atzo esan zuen gaztetxokoa non kokatzea oraindik ez duela erabaki, horregatik da kexa.

      • Guztiz ados zurekin Aitor. Arrasatek ez du behar ez gaztetxokorik, ez kiroldegirik, ez kulturretxerik, ez antzokirik. Herritarrek badauzkate kirolerako, kulturarako, entretenitzeko, … beste hainbat toki.

    2. Ez kriminalizatu gazteria mesedez, oso injustua izan da batzuk arauak ez betetzeagatik gazte hauei berain lekua kentzea.

    3. Aitor, hankasartze baten ostean beste bat… esan ze alternatiba daukaten adin horretako gazteek? tabernak? apostu lokalak? arkupeak? …. Mondra, ez dago araurik Gaztetxokotan? ordutegirik? arauak betetzeko azken arduraduna ez da gaztetxokoa, alkatesa eta udal gobernua baizik…. arauak bai, noski, baina ez honetan soilik
      Aitor, konparau zuk entretinetzeko dituzun aukerak ….

    4. 800 sinadura. Kakabulebarra eta hospitaleko autobus geltokiaren aldeko sinadurak baino 800 gehiago.

      Pnv oposiziora joateko atzera kontaketa hasi da: 10…9….8….7….

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen