Eraso! taldea, Sertx buru, Kooltur Ostegunetan ariko da

0
694

Bideoa: Eraso! / Beheko testua: Kooltur Ekintza.

Ostegun honetan, otsailak 20, Eraso! taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Eraso! 90eko hamarkadan Zarautzen sortutako thrash-metal talde beteranoa da, rockaren ñabardurak ere badituena. Ibilbide luzea dauka bizkarrean, zortzi disko luze eta ehunka kontzertu.

2024an ‘Azken batean’ izeneko lan luzea kaleratu zuten nolabait taldearen agurra iragarriz eta kontzertu gutxi batzuk ematen dabiltza ikusleekin azken aldiz haien ibilbidea ospatzeko. Horietako bat Arrasaten izango da, jakina, taldeak herri honekin betidanik izan duen lotura estuaren ondorioz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen