Iruñeko hilketa matxista salatzeko bilkura egingo da gaur, ostirala

0
393

Gaur, urriaren 11n, arratsaldeko 20:00etan, elkarretaratzea egingo da Herriko Plazan, gizon batek Iruñean emakume bat erail duelako. Mobilizazioa, “Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!” lelopean zenbait erakunde feministek deitu dute, hala nola Arrasateko Bilgune Feministak, Arrasateko Neska Gaztiak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak.

Antolatzaileek emandako datuen arabera, aurten Euskal Herrian bost emakume erail dituen indarkeria matxista agerian uztea eta gaitzestea ditu helburu ekitaldiak, “Nahikoa da!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen