Argazkia: MB artxiboa.
Artgazki elkarteak antolatutako ‘Euskal Herria zure begietatik’ lehiaketako 30 irudi onenak izango dira bertan.
Argazkiak erosgai izango dira, eta salmentaren bitartez lortuko den diru guztia MARA CLN1 ekimenari emango zaio, hain zuzen, Lipofuscinosis Neuronal Ceroidea gaitzari aurre egiteko (salneurria 35 €).
Erakusketa zabalik izango da bihartik, urtarrilaren 10etik urtarrilaren 25era bitarte, ondoko ordutegiarekin:
Astelehenetatik larunbatetara arratsaldeko 17:30etik 22:30era, Kulturateko ‘klaustroetan’.
Ildo honetan, urtarrilaren 25eko ekitaldian Artgazkik lortutako diru guztia Mararen familiari emango dio dohaintzan. Eih animatu bertaratzera eta argazki bat erostera!




