Testua: Eragin.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Arrasateko herritarrei bereziki sinadura biletak parte hartu duten 50 denda, taberna eta komertzio desberdinei (ile-apaindegiak, denda txikiak, auzoetako tabernak…) Eskerrik asko sinadura bilketan izan duzuen inplikazioagatik.
Zuen laguntzari esker momentuz 2.895 sinadura zenbatu ditugu baina oraindik hainbat denda eta tabernetan batu diren sinadura orriak jaso eta zenbatu behar ditugula kontuan hartuta zenbakia altuagoa izango dela kontuan hartu behar dugu. Sinadura bilketaren zenbaki definitiboa gaur 18:00etan jakitera emango dugu.
Bukatzeko herritar guztiei deia zabaldu nahi diegu gurekin sinadura biketa erregistratu eta entregatzeko. Gaur azaroak 22 arratsaldeko 18:00etan BAZ bulegoaren atean elkartuko gara.
Oharra: Zure komertzio edo tabernan sinadura orriak badituzu teléfono honetara deitu eta taldeko boluntarioak gaur bertan sinadura guztiak batuko ditugu. Telefonoa 747405041.