Eragin Arrasatek TAO sistemaren aurka mobilizatzera deia egin du otsailaren 1erako

0
1000

Eragin Arrasatek auto karabana eta elkarretaratzea deitu ditu otsailaren 1erako (asteartea), ‘Arrasate bizirik!’ lelopean. Herritarren plataforma hau azken hilabeteetan Arrasaten martxan jarri den TAO sistemari buruzko moratoria eta erreferenduma eskatzen aritu da. Sinadura bilketa ere egin zuten, eta 3.000 sinadura baino gehiago batu zituzten.

Auto karabana San Andres auzoko BM-ko ataritik abiatuko da arratsaldeko 17:00etan. Ondoren, elkarretaratzea egingo dute 17:30ean Herriko plazan, 18:00etan hasiko den udalbatzan parte hartzeko asmoarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen