Entsegu orokorra eginda, zarzuela antologikoa prest da ostiralerako

0
730

Ostiral honetan, larunbatean eta igandean izango dira emanaldiak. Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa, Arrasate Musikaleko Orkestra, atrezzoen egileak, jostunak,… 100dik gora lagun. Oraindik badira sarrerak ostiral eta iganderako.

Zarzuelako lagunek gaur arratsaldean entsegu orokorra egin dute Amaia Udal Antzokian. Azken urteetako hutsunearen ostean, bueltan dator.

“Lan asko suposatu du zarzuela berriro abiatzea” azaldu du zuzendari-lanean diharduen Cristina Cubillok.

Izan ere, “pandemiaren eta talde-arrazoiengatik geldi egon da baina martxan daukagu berriro antologia honekin, eta gura dugu zarzuela berriro urtero egitea”.

2024koa antologia bat dugu, hau da, “aurrez egin ditugun zarzueletatik zati batzuk aukeratu dira, eta denetarik daukagu: koruak parte hartzen du, baita solistek, baita duoek ere”.

Gainera, antologiaren zati batzuk “komikoak dira, beste batzuk dramatikoagoak, eta denetarik dago, izan ere, saiatu gara zarzuela anitza egiten”.

Ohi duenez, zarzuela ekimen kolektibo eta jendetsua da. “Gutxi gorabehera, abeslariak 40-50 lagun inguru gara, orkestran beste horrenbeste musikari, eta atzean lan egiten duten jostunak, eszenatokien egileak,… 15-20 inguru dira. Talde handi bat gara”.

Zarzuelak hiru emanaldi eskainiko ditu Amaia Udal Antzokian: ostiralean 20:00etan, larunbatean 19:30ean eta igandean ere 19:30ean.

Adi, zapatuko emanaldirako sarrera guztiak agortu dira, baina oraindik badaude barikuko eta domekako ‘Antolog√≠a de la zarzuela’ren emanaldietarako sarrerak.

Sarrerak online hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen