Enboskada, Never Surrender, Dirty Brothers eta Aggressive Combatek ere Mikelen omenez joko dute

0
2015

Jakina denez, Arkada Social arrasatearrak, GBH eta Bladders ere Oñatiko Gaztelekuan arituko dira. Barran lortuko den dirua ASPANOGIra zuzenduko da.

Kartela: Antolakuntza.

Mikel Perea Arrasateko laguna duela ia hamar urte zendu zen, baina bere lagunek gogoan dute, eta bere omenezko kontzertua egingo da otsailaren 11n (zapatua) Oñatiko Gaztelekuan.

Mikelen heriotzaren hamargarren urteurreneko ekitaldiak ere balioko du ASPANOGI ekonomikoki laguntzeko. Elkarte gipuzkoar hau minbizia duten adingabeen familien elkartea da.

Hain zuzen, jaialdiko barran lortuko den dirua elkartera bideratuko da. Kontzertuko kartelburuak GBH, Arkada Social eta Bladders dira, eta gaueko 21:00etatik aurrera joko dute.

Dena den, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta leku berean, Arrasateko beste lau taldek joko dute: Aggressive Combat, Dirty Brothers, Never Surrender eta Enboskada. Baita hauekin batera Aretxabaletako Neallta Folak ere.

Azpimarratzekoa da talde hauetako batzuk ez direla aspalditik oholtzara igo. Era berean, bost talde hauetako bakoitzak bizpahiru abesti eskainiko ditu.

Sarrerak, 15 eurotan Arrasateko DAT tabernan, Oñatiko Ikatzen, Bergarako Arranoan eta notikumi.com webgunean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen