Eñaut Elorrietak ‘Irteera Argiak’ disko aurkeztu du Amaia antzokian

0
332

Musikazale askok bete zuten atzo Amaia antzokiaren edukiera Eñaut Elorrietaren disko berriaren aurkezpena ikusteko. Elorrietak konposatutako abestiek osatzen dute diskoa, Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendiren testuei ere musika jarriz gain.

Gernikako artistaren bakarkako bigarren diskoa da, Ken Zazpi taldetik igaro eta gero. Aurreko lanaren arrastoari jarraituz, publikoari bere sentsazioak hurbildu nahi izan dizkio abesti berri hauen bitartez. Abesti lasaiagoak dira, eta Elorrietaren egile eta abeslari gisa egindako lana nabarmentzen da.

Atzoko kontzertua Eusko Jaurlaritza eta Musika bulegoaren babesarekin abiatutako ‘BESTE BAT!’ zuzeneko arteen zirkuituaren barnean dago. Bere helburu kultura eta sormena bultzatzea da eta Covid-19ak sektorean eragindako egoera leuntzea. Azken kontzertua otsailaren 22an izango da, Amaia antzokian, Oreka tx taldearen eskutik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen