Emakumeen* Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguneko bilkura 19:00etan egingo da

0
805

“Nik sinisketan dotzut, eta punto” goiburuarekin, Emakume Txokoak eta Mugimendu Feministarekin elkarlanean egitarau berezia antolatu dute.

Argazkia: MB artxiboa.

A-25aren inguruko ekitaldiek helburu izango dute “emakumeek pairatzen dituzten egoeren inguruan herritarren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa areagotzea”.

Bide honetan, “zalantzan jarritako emakumeen kontakizunei eta isildutako bizipenei ahotsa ematea du helburu leloak”, hau da, “Nik sinisketan dotzu, eta punto”.

Halaber, “indarkeria matxistaren aurrean konpromiso kolektiboa eta indibiduala sustatu nahi dira antolatutako ekintzen bidez”. Gaur, azaroaren 25ean, 19:00etan Seber Altube plazan elkarretaratzea eta ekitaldia egingo dira. Antolatzaileek dei egiten diete arrasatear guztiei bertan parte har dezaten.

Bestetik, abenduaren 2an, 19:00etan Kulturateko klaustroan “Nik sinisten dizut” irakurraldi kolektiboa egingo da, emakumeen aurkako indarkeria eta biolentzia mota desberdinak ikusarazteko eta emakumeen bizipenak aitortzeko eta erreparaziorako bidean jarraitzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen