Mozioa ez da aurrera atera naiz eta EH Bildu eta Elkarrekin Arrasateren botoak izan
“Azaroak 25, Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna”ren inguruan, EH Bildu eta Elkarrekin Arrasate (Podemos/Ezker Anitza-IU/Equo Berdeak) Udal taldeek mozioa aurkeztu dute gaurko Udal Osoko Bilkuran.
Hona hemen bi alderdi politikoek aurkeztutako mozioa eta proposamenak:
“Gure gizartea astindu duen krisi bortitzak agerian utzi du bizitzan zaurgarria dela eta haren zaintza gure lehentasuna izan behar dela. Indarkeria matxista jasaten duten milaka emakumeek oso ondo dakite hori, gure artean denbora gehiegi daraman pandemia bat jasaten.
Indarkeria matxista egiturazko indarkeria mota bat da, esparru eta sektore guztietan agertzen dena, baita erakundeetan ere. Guztiz onartezina da, eta gure herrian ez dugu ez bakerik ez normalizaziorik izango, emakume izateagatik emakumeen aurka indarkeria erabiltzen eta erailtzen jarraitzen den bitartean. Gaur, erakunde publikoak garen aldetik, konpromiso zehatzak hartu behar ditugu, eta arazo sozial eta kolektibo horri erabatko lehentasuna eman behar diogu, aitzakiarik gabe.
Mozioa:
Azaroaren 25a ‘Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna’ dela-eta, Arrasateko Udal honek bere egiten du gure herria indarkeria matxistarik gabeko gune gisa eraikitzeko ardura. Eta lehentasunezko konpromiso politikoa berresten du indarkeria mota horrek adierazpen guztien kontrako borrokan, egiturazko jatorriearen eta betikotzen duen normalizazioan eraginez, orden sozial patriarkala ezinbestez aldatzeko eta emakumeak libre biziko diren justizian eta berdintasunean oinarritutako elkarbizitza eta emakumeen eta gizonen arteko harreman ereduak errealitate bihurtzeko xedez.
Aparteko uno batean bizi gara, non osasun-egoerak foku guztiak bereganatu dituen eta gure bizimoduan eragin handia izan den. Egoera zaugarri dauden pertsonak berziki katetuak izan dira, horien artean indarkeria matxistaren biktimak. Konfinamenduan emakumeek eutsi duten egoera modu bortizagoan azaleratuko da gero, zantzu guztien arabera. Alde batetik, zerbitzu askok funtzionamendua aldatu dute, beste batzuk gelditu egin dira eta beste batzuek baliabideak desbideratu dituzte, zuzenean edo zeharka. Besterik, eta aurreko krisietan gertatu zen bezala, jendarte-estres handiagoak eta jendarte-gehiengoen bizitzaren prekarietate orokorrak erasotzaileen indarkeria areagotzea ekarriko du, eta emakumeek autonomia gutxiago izango dute erabakiak hartzeko.
Konfinamenduak, alde batetik, zerbituen presstazioan alterazio bat eragin du, eta, bestetik, ondorio psikologikoak eta bestelakoak eragin ditake emakume eta haurrengan, haien prozesuak eten egin baitira, eta aldi berean, etxean indarkeria-mota eta adierazpen desberdinak jasan baitituzte. Orain, lenentasunezkoa da jakitea, indarkeria matxista dagokonez, nola eragiten dien krisi honek emakumeei, haien seme-alabei, eta sexu-genero sistemaren aurreko disidenteei, zer mdu berri sortu diren, zer eredu aldatu diren, zer adierazpen areago diren… Litekeena da indarkeria matxistak beste bazterkeria- edo indarkeria-elementu batzuekin elkar eragiten duen kasu konplexuagoei erantzuteko beharra areagotzea. Izan ere, bikotekideek, bikotekide ohiek edo beste gizon batzuek emakumeengan zuzenean eragindako indarkeriaz gain, krisi honetan beste indarkeria-mota batzuk areagotuko dira, hala nola ekonomikoa. Erakunde gisa, gure betebeharra da emakume eta seme-alaba guztiek beren egoerarako arreta egokiena jasotzen dutela bermatzea.
Krisia ezin da aitzakia izan aurrekontuak izozteko edo murrizteko. Indarkeria matxistaren pandemiak lehentasuna izaten jarraitu behar du, eta beraz, prebentzioa lantzen jarraitzeko, arreta egungo egoerara egoikitzeko eta erreparazioa alde batera ez uzteko beharrezkoak diren baliabide guztiak konprometitu behar ditugu. Azaroaren sustraian eragina izango duten ekimen integralak abiaraziz bakarrik lortu ahalko da arazoa desagerrarazten aurrera egitea.
Eta, beti bezala, mugimendu eta aditu feministen eskutik egin behar dugu. Krisiaren lehen unetik ahotsa altxatu duten horiek, konfinamenduan gatibu hartuta arrisku-egoeran zeuden emakumeei eta euren seme-alabei arreta emateko eskatu dute, eta behin deskonfinamendua iritsitakoan emakumeengan izango zituen ondorio bereziak begien bistatik ez galtzeko.
Gogoan dugu, halaber, aurten Euskal Herrian hil dituzten 4 emakumeak, denak konfinamenduaren hilabeteetan. Lanean jarraitu behar dugu, denok,k horrelakorik berriro gerta ez dadin. Errealitate sozial larria da, denoi interpelatzen gaituena, ezin dugul eta ez dugu beste alde batera begiratu behar. Erakundeok erantzukizun berezia dugu horretan.
Horregatik, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egun honetan, sendo adierazi nahi dugu Euskal Herria feminista, justu eta ekitatezko baten aldeko aldarrikapena, bide horren eraikuntzan honako konpromiso hauek gure gain hartuz:
PROPOSAMENA:
1-Arrasateko Udalak Emakumeen Munduko Martxak bultzatutako indarkeria matxistaren aurreko erantzun-protokoloa bere egiten du.
2- Arrasateko Udalak, kolektibo feminista eta emekume-taldeekin elkarlanean, ezterlan bat egin du Covid-19aren krisiak emakumeengan izan duen eraginari buruz eta indarkeria matxista hartu ahal izan dituen forma berriei buruz, prebentzio-, arreta- eta erreparazio-ekintza egokiak diseinatzeko gobendioekin.
3- Arrasateko Udalak, egindako azterlan horretan oinarrituta, emakumeei eta haien seme-alabei arreta egokia emateko beharrezkoak diren neurriak/programak/zerbitzuak martxan jarriko edota indartuko ditu.
4- Arrasateko Udalak, ez du murrizkedtarik egingo 2021eko berditasun-aurrekontuetan, eta aurreko puntuan identifikatutako ekintzen gauzatzea, jarraipena eta ebaluazioa bermatzeko behar diren partida guztiak handituko ditu. Gainera, berdintasun-unitateak egonkortzeko etga indrtzeko konpromisoa hartzen du.
5- Arrasateko Udalak zainduko du zerikusia duten zerbitzu guztiek (judizialak, sanitarioak, sozialak, polizialak, etab..) lehentasuna eman diezaiotela emakumeen eta haien seme-alaben aurkako indarkeriari, osasun-egoera edozein dela ere, eta erantzuna indarkeria horri egokitu diezaiotela.
6- Arrasateko Udalak indarkeria matxista zuzen aritzen diren sail eta profesionalen arteko elkarlanaz eta instituzioen arteko koordinazio egokiaren errofortzuaz arduratuko da, batiere sistematizazioa eta arreta-ibilbidearen hedapen egoikiak bermatuz.
7- Arrasateko Udalak larrialdietarako alerta-mekanismoak indartuko ditu larrialdietan erantzuna bizkortzeko eta bermatzeko.
8- Arrasateko Udalak Indarkeria Matxistaren aurkako behatoki edo antzeko espazioa jarriko du martxan funtzio hauekin: eragiten duten eta jasaten duten pertsona eta eragile guztien indarkeria matxista adiera guztiak bisibilizatzea, erregistro bateratu batean kasu guztiak jasotzen eta indrkeria matxistga guztiak, eta emakumeentan dituzten eragin guztiak analizatzea eta ikertzea.
9- Arrasateko Udalak pandemiaren garaian sortu ziren tokiko zaintza-sareak babestuko ditu, bai eta, oro har, herri-lolektiboen lana ere, indarkeria matxisten infuruko prebentzio eta sentsibilizazioko ekintza komunitarioak indartzeko eta bultzatzeko, egungo egoerara egokituta.
10- Arrasateko Udalak Foru Aldundiari eta Emakunderi eskatzen die emakume eta gizonen arteko berditasunaren alorreko aurrekontu-partidak handitzeko, berdintasun-zuzendaritzak eta epaitegi espezializatuak modu iraunkorrean sendotzeko eta indarreko legeria berraztertzeko konpromisoa hartzeko, nagusiki Covid-19ko krisiak eragina berezia izan duen esparruetan.
11- Arrasateko Udalak honek herritarrentzako, eta bereziki emakumeentzako, dauden baliabideen gaineko informazioa ekuratzeko bideak areagotuko ditu.
12- Arrasateko Udalak indarkeria matxistarekin zerikusia duten baliabide, zebitzu eta prozedura guztiak, administratiboak nahiz judizialak, publikoak, doakoak eta ez diskriminatzaileak direla bermatuko du.
13-Arrasateko Udalak neskei, gazteei eta emakume helduei zuzendutako jabekuntza jarduerak abian jartzeko asmoaz, osasun egoerari egokitutako prozesu iraunkorrak bermatuko ditu, hainbat gai jorratu ahal izateko, besteak beste, bikote harremanak eta harreman sexu-afektiboak, amodio erromantikoak, sexualitate libreak, etab…, 10 urtetik gorako neskei eta nerabeei zuzendutako autodefentsa feministako tailer iraunkorrak ere jasoz.
14- Arrasateko Udalak herriko mutikoei eta gizonei zuzendutako lanketa berezituak abiatzeko konpromisoa hartzen du, afektibitatea, harreman ereduak, maskulinitate ereduak, rol sexistak gainditzeko estrategiak, eta parekidetasuna lantzeko beste artean; eta horretarako programa zehatzak aktibatzeko konpromisoa ere hartzen du.
15- Arrasateko Udalak indarkeria matxista jasan duten emakumeen erreparazio eskubidearen alde guztiak (tartean, egiaren hedapena, kalteordainketa, akonpainamendu soziala edo ez errepikatzeko bermea) lantzeko progra iraunkorrak, eta osasun egoerari egokitutakoak, martxan jarriko ditu, besteren artean arlo ezberdinei zuzendutako protokoloak, memoria historikoa berreskuratzea, omenaldiak, jardunaldiak, tailerrak, ikerketak, zineforumak, bisibilizazio ekimenak (kaleen izenak, kasu)…jasoz.
16- Arrasateko Udalak Eusko Legebiltzarrari eskatzen dio elkarrizketa-mahai bat sor dezatela hainbat eragile politiko, sindikal, sozial eta hezkuntzakoekin, indarkeria matxisten aurkako Euskal Itun Sozial bat lortzeko.
17- Arrasateko Udalak konpromisoa hartzen du aurrerantzean udal aurrekontuak genero ikuspegiz lantzeko, lehen neurri gisa 2021eko aurrekontuan azterketa bat egiteko partida sortuz, xede hori betetzeko zein egoeratan gauden eta zer neurri zehatz hartu beharko lituzkeen jakiteko.
18- Arrasateko Udalak konpromisoa hartzen du Arrasate hirigintza feminista batetik eraikitzeko, lehen neurri gisa, 2021eko aurrekontuan, horretarako plan integral bat egiteko partida sortuz.
19- Arrasateko Udalak konpromisoa hartzen du arestian aipatutako neurri asko eta asko garatzeko espazio naturala eta egokiena den Emakume Txokoaren kokapenari konponbidea lehenbailehen emateko, zerbitzua lekuz aldatzeko dauden aukerak urtebeteko epean aztertuz eta, balizko aldaketa hori eman artean, zerbitzua gaur egin kokatuta dagoen puntu iluna desagertzeko egin beharreko lanak egiteko konpromisoa hartuz, bertako erabiltzaile zein langileen segurtasunari lehentasun osoa emanez.
20- Erakunde honetatik, hau da, Arrasteko Udaletik, borroka feministaren alde hartu dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, indarkeriarik gabeko gizarte demokratiko bat eraikitzeko bide eta tresna nagusia den heinean.
21- Bat egiten dugu mugimendu feministak azaroaren 25erako deitutako mobilizazioekin, eta jendarte osoari ere dei egiten diogu mobilizazio horretan parte har dezan.