Emakume Txokoak “Bertsolaritzaren genealogia feministak” bertso-saioa antolatu du ostegunerako

0
629

Arratsaldeko 19:00etan Kulturateko Areto Nagusian izango dira Ane Zuazubiskar, Alaia Martin eta Maider Arregi bertsolariak, Maite Berriozabal gai-jartzailearekin batera.

Emakume Txokoak, otsailak 25erako bertso saioa antolatu du. “Bertsolaritzaren genealogia feministak” saioaren bitartez, bertsolaritzaren hastapenetik gaur arte kontatu den historia hori zalantzan jarri eta, ikusezin izandakoak ikusaraztea da asmoa.

Arratsaldeko 19:00etan Kulturateko Areto Nagusian izango dira Ane Zuazubiskar, Alaia Martin eta Maider Arregi bertsolariak, Maite Berriozabal gai-jartzailearekin batera.

Emakumez osaturiko bertso saio honetan, bertsolariek genealogia honen parte diren gertaerak izango dituzte kanturako abiapuntutzat.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen