Emakume Txokoak azaroaren 25erako egitaraua aurkeztu du

0
1873

Gaur eguerdian aurkeztu dute Emakume Txokoak antolatutako azaroaren 25aren inguruko egitaraua, Juan Arzamendi Musika Etxean. Aurkezpenean Eva Abuin, feminismo eta LGTBIQ+ zinegotziak, Amets Beltran de Guevara, Berdintasun teknikariak eta Nerea Loron “La Furia” artistak parte hartu dute.

Egitarauak indarkeria matxistaren kontrako egunarekin bat eginten du, eta hausnarketarako zein aldarrikapenerako hainbat ekimen biltzen ditu. Aurten ere, A25 egitarauak Mugimendu Feministak eta Emakume Txokoak antolatutako ekimenak jasotzen ditu.

Mobilizazioak azaroaren 25ean

Egun berean bi elkarretaratze egingo dira Herriko Plazan: 12:00etan, Gazte Feministak eta Ikamak deituta. Arratsaldean, 18:30ean, Arrasateko Mugimendu Feministak deituta, “Konplizitate sareen aurrean erresistentzia feminista” lelopean.

Hausnarketarako jarduerak: azaroaren 27, 29 eta abenduaren 2an

Egitarauaren ardatza hausnarketa eta salaketa izango dira, hainbat ekintza kulturalen bidez.

  • Azaroaren 27an, 18:30ean, Cristina Castillo Alonsok “La Cosa” antzezlana eskainiko du JAMEko auditorioan. Antzezlanak haurtzaroko sexu indarkeriari buruzko kontakizun pertsonala du oinarri, eta umorea, kantua eta mugimendua uztartzen ditu. Castillo Alonsoren hitzetan, obra “barre, oihu, kantu eta dantza” uztartzen dituen kontakizuna da, gaiaren gordintasuna ardatz badu ere.
  • Azaroaren 29an, 10:00etatik 14:00etara, Autodefentsa Feministako tailerra egingo da Emakume Txokoan, euskaraz. Antolatzaileek adierazi dutenez, “tailerrak espazio seguru eta aske bat eskaini nahi du, emakumeok* indarkeria matxistaren bueltan izan ditugun bizipenak partekatzeko, horietaz hausnartzeko eta taldean gure buruak indartzeko”.
  • Abenduaren 2an, 18:30ean, Kulturateko Areto Nagusian solasaldi bat egingo da Irantzu Varela eta Nerea Loron “La Furia”ren artean, Varelak idatzitako “Lo que quede” liburua abiapuntu hartuta. Loronek azaldu duenez, solasaldian “egun bizi ditugun indarkeriei eta hauei heltzeko moduei” buruzko gogoeta partekatzeko asmoa izango dute.

“Indarkeria matxista desagerrarazteko herritarrak mobilizatzera animatutzen ditugu“

Agerraldian, Eva Abuin zinegotziak mobilizazioetan parte hartzeko gonbita luzatu du: “Indarkeria matxista desagerrarazteko konpromisoa adierazi nahiko genuke, herriko eragileen eskutik antolatu diren elkarretaratzeen zein Berdintasun Sailetik antolatu diren bestelako ekimenen bitartez. Herritarrak mobilizatzera animatu nahi ditugu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen