Emakume Txokoak 2022ko egitarauari ekin dio Celeste Agüeroren ‘La encendida’ musika emanaldiarekin

0
374

Euskal Herriko eta Latinoamerikako erritmo, doinu eta hitzak biltzen dituen emanaldi poetiko-musikala izan da. Ekitaldi berean ‘Nik sinisten dizut’ irakurketa kolektiboko bideoa aurkeztu da.

Egitarau berriari hasiera eman zaio Emakume Txokoan. Irekiera ekitaldian “Nik sinisten dizut” irakurketa kolektiboko bideoa aurkeztu da. Proiekzioaren ondoren Celeste Agüerok “La encendida” musika emanaldia eskaini du, Garazi Basterretxearen laguntzarekin.

Euskal Herriko eta Latinoamerikako erritmo, doinu eta hitzak biltzen dituen emanaldi poetiko-musikala da “La encendida”: “Proiektu honen helburua batzen gaituen ozeanoaren alde bietako abesti eta poemen bidez leku horietako garai desberdinetako ahots, borroka zein amets desberdinak, gaur egungo errealitateetan, oraindik ere bizirik dirautenak, konpartitzea da”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen