Elurteen Udal Protokoloa aktibatuko da astelehen-astearte gauerdian

0
778

Beheko testua: Udala / Argazkia: MB artxiboa.

Euskalmetek (Eusko Jaurlaritzaren Meteorologia Zerbitzuak) hurrengo egunetarako emandako eguraldi aurreikuspena ikusirik, izotza aurreikusten delarik eta asteazkenerako elur maila 400 m inguru izango delarik, eta kontutan izanda Elurte eta Izozteen garairako Udal Protokoloak agintzen duena, Arrasateko Udalak Elurteen Udal Protokoloa aktibatuko du 2024ko urtarrilaren 9an, 00:00etatik aurrera.

Zirkulazioko bide nagusietan elurra ez pilatzea eta trafikoa ibiltzeko moduan uztea da Udal zerbitzuen helburu nagusia, eta horretarako, erabilgarri dituen baliabideak erabiliko ditu Udalak.

Programa espezifiko bat ezarri du Udalak, beharrezkoa balitz, urgentzia eta osasun zentroetara, industrialdeetara, ikastetxeetara, zentro ofizialetara eta beste zerbitzu batzuetara iristeko bideak libre lagatzeko. Egunerokoak betiko funtzionamendua izatea da helburua, ahal dela elurrak eta izotzak eragiten dituen ustekabeak-eta ez izateko.

Elurteen aurrean, Arrasateko Udalak honako aholku hauek egiten ditu:

  • Ahal dela ibilgailu pribaturik ez erabiltzea gomendatzen da, eta autoa hartzekotan handitu segurtasun distantzia. Gogora ekarri ikusi ere askoz gutxiago ikusiko dela.
  • Frenatzekotan, ez egin bat-batean.
  • Kalean aparkatu ohi diren ibilgailuak garajeetan gordetzea gomendatzen da.
  • Oinezkoek espaloitik ibili behar dute, eta, kaleak gurutzatzean, kontu handiz egitea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen