Elorregiko topaketa larunbatean ospatuko da, Mondravemberren 10. urteurrenean

0
901

Talde arrasatearrak dei egiten du oinez eta elkarrekin egitera San Prudentziorako bidea. Horretarako hitzordua jarri du larunbat honetarako: goizeko 11.00etan Biteri plazan.

Eskualdeko topaketan bertsoak, disco partya eta pintxoak izango dira, eguerdiko 12:00etatik aurrera, San Prudentzion.

Hortaz gain, azaroaren 16an kontzertuak ospatuko dira Amaia Udal Antzokian, Mondravemberren 10. urteurrenean.

Azaroaren 23an, larunbata, goizeko 9:00etan Zaldibarko frontoian elkartuta, Kurtzetxikira igoera eramango da aurrera.

Egitaraua biribiltzeko azaroaren 30ean bibote onenaren sari banaketa ospatuko da 12:30ean Herriko plazan.

Ordu erdi geroago argazki familiarra aterako da enparantza berean, eta 14:30ean Mondravember taldeko bazkaria izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen