Herria mobilizatu da DANAk eragindako uholde larrien eraginpean dauden valentziarrei laguntzeko. Duela egun batzuk AGAKOk dei egiten zuen herritarrek Valentziako langile-klasea laguntzeko bilketa egingo zutela eta produktuak Gaztetxera bertara ditzatela; erantzun ona izan du herritarren aldetik. Gaur egun osoan zehar bilketa solidarioa egin da Uarkapeko sarreran. Bertan, kaltetutako pertsonentzako funtsezkoak diren produktu eta material ugari jaso dira.

Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara, Gaztetxea elkargune izan da lagundu nahi zuten guztientzat. “Valentziako langile klasearikin elkartasuna antolatu” lelopean, elikagai ez-galkorrak, glutenik gabekoak, pixoihalak, higiene pertsonalerako produktuak, lanerako materiala, biltegiratzeko kutxak,… emateko.

Keinu solidarioa ez da oharkabean igaro, eta Uarkapeko sarrera Valentzian hainbeste galdu dutenei lagundu nahi dieten pertsonek emandako produktuez bete da.






