Elkartasun jaialdian Añube, Perlata, Neallta Fola,… ariko dira zapatuan

0
1124

Zapatu honetako jaialdian ere The Clayton eta Txakurrek ere kontzertua emango dute, Arrasateko Gaztetxean bertan, azaroaren 11n. Sarrerak egunean bertan jarriko dira erosgai.

Goiko kartela: Neallta Fola – AGAKO.

“Azaroaren 11ean batuko dugun dirua, gaztetxea autogestionatzen jarraitzeko izango da, egunerokoan ditugun gastuei aurre egiteko”.

“Gaztetxia gaztion elkarleku izeten jarraitzeko. Elkarrengandik ikasi eta desikasteko. Elkar zainduko garen espazio egiteko. Elkarrekin borrokan, sortzen, dantzan, barrez lehertzen…. segitzeko”.

Kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta Gaztetxeko ateak ordubete lehenago zabalduko dira. “Inoren menpe ez egoteko, alternatiba izaten jarraitzeko”.

Horretarako, bertako bost taldek kontzertua emango dute: Neallta Fola, The Clayton, Añube, Perlata eta Txakurrak.

Sarrerak “egunean bertan salduko dira Gaztetxeko atean. Ez da inolako erasorik onartuko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen