Gazte erakundeak adierazi du “Ernai desagerrarazi nahi duten honetan, elkartasunez eta gazte borrokaz erantzungo diegula”. Egitarauan hitzaldia, bazkaria eta kontzertuak izango dira, Des-Kontrol, Eten, La Fulana eta Txerrikumeak taldeekin.
Goiko argazkia: MB artxiboa / Irudiak: Ernai Arrasate.
Jaialdia azaroaren 2an izango da (zapatua), eta antolatzaileek ondorengo egitaraua prestatu dute:
11:30ean hitzaldia: ‘Ez ginen honetan sartuko bazterrak nahasteko ez balitz’. Amaiur Egurrola eta Junex Iartzarekin, Kulturateko areto nagusian.
14:30ean elkartasun bazkaria, Arrasateko Gaztetxean, 14 euroan. “Begano/begeta/alergiak tiketa erostea barran adierazi”.
18:30ean karro poteoa, Irati tabernatik hasita.
22:00etan jaialdia Gaztetxean: Des-Kontrol, Eten, La Fulana eta Txerrikumeak.
Kontzertuetako zein bazkariko tiketak urriaren 7an jarriko dira salgai:
Irati tabernan, Herri Tabernan (Donostian) eta Amaiur Tabernan (Tolosan).
Ernai Arrasatek gehitu du “bat eginda geldiezinak garela, gazte borroka geldiezina da”.






