Bertan jardungo dute Eva Abuin alkategaiak, Miren Echeveste Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak eta Juan Luis Merino Batzar Nagusietarako Deba Urolako zerrendaburuak.
Argazkiak: Elkarrekin Arrasate.
Podemos-Ezker Anitza/IU-Equo-Aliantza Berdea koalizioak bihar (ostirala) ekitaldia egingo du arratsaldeko 18:30ean Seber Altuben.
Bertan hitza izango dute Gipuzkoa, Deba-Urola eta Arrasate mailako hautagai nagusiek, hau da, Miren Echeveste Lacombek, Juan Luis Merino Sanabriak eta Eva Abuin Bideburuk.
Ondoren, koalizioko hautagaiak autobus publikoa hartzekoak dira. Ildo horretan, Arrasateko 21 hautagaien irudiak ezagutzera eman zituen atzo koalizioak.