Elena Aranegui Tristan: “Nire asmoa, Muebles Amets ireki nuenetik, kalitatezko produktuak prezio onean eskaintzea izan da. ” [Publierreportajea]

1
1704

Elena Aranegui Tristan diseinuko eta dekorazioko ikasketak egin ondoren, Almacen del Mueblen hasi zen lanean, eta esperientzia handia hartu zuen bertan. 2008an Muebles Amets saltokia ireki zuen beste lankide batekin batera, eta duela 2 urtetik bere negozioaren buru da. Beraz, 20 urte baino gehiago daramatza altzarien eta dekorazioaren sektorean lanean. “Lan hau maite dut, eta dendaren izenak dioen bezala, nire ametsa da.”

Muebles Amets saltokiak askotariko altzariak ditu salgai: koltxoiak, atsedenerako altzariak, sofak, egongelako altzariak, logelak, armairuak, altzari osagarriak… baita apaingarriak ere. Baina Araneguik berak azaldu duenez, “gehien saltzen dena gazteen logelak eta sofak dira. Bezeroak erosotasuna eta funtzionaltasuna bilatzen ditu, estetika ahaztu gabe “. Bere zereginen artean egonaldiak diseinatzea ere badago, bezeroei etxea apaintzeko ideiak emanez.

Araneguik, bere lanen artean,  diseinuarekin gozatzen du gehien, eta bezeroei nahi duten emaitza lortzeko behar dituzten ideiak ematen dizkie. Azaldu digunez, “une honetan, estilo nordikoa, lerro sinpleak eta kolore argiak daude modan. Egur ilunak modan daude berriro, baina zuria eta haritz argiak dira nagusi.” Araneguik azaldu digunez, bogan dagoen beste estiloetako bat industriala da. “Estilo ausartagoa da, metala eta zura uztartzen dituena, kolore soil eta iluneko paleta batekin; metalez egindako piezak dira, eta gehiago interesatzen zaizkie gazteei. Adin jakin bateko jendeak estilo klasikoago baten alde egiten du.”

450 m2-ko erakusketa du Muebles Amets saltokiaren eskaintzak, dendara inoiz sartu ez den jende asko harritzen duena. “Dendako erakusketaz gain, katalogoarekin lan asko egiten dut, bezeroari barietate handiagoa emateko aukera ematen baitit”.

Bestalde, Araneguik azaldu digunez, “Kalitatezko produktu bat prezio onean eskaintzeko asmoz sortu nuen denda. Nahiz eta egia izan prezio sorta handia erabiltzen dudala, beti eroslearen gustura eta bere beharretara egokituz. Nire helbururik handiena bezeroa erosketarekin pozik geratzea da “.

Iruzkin 1

  1. Bere egunean Elenak dekoratu zuen gure etxea eta izugarrizko lan polita egin zuen. Gogoratzen dut bere egunean Ikea, Muebles Tuco eta horrelako lekuetan ibili ginela eta, ezin duzue imaginatu nola eskertu dugun Elenak proposatu zigun sofa konfinametua bitartean. Orain konturatu gara zein inportanteak diren kalitatezko altzariak etxaz disfrutatzeko eta hori Elenak bermatu zuen. Mila esker eta segi zure “AMETS”-a egin bihurtzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen