Ekiolak obrak hasi ditu eguzki-energia parkea “abuztuan” abiatzeko

0
1103

Lanak martxan daude Garaia Parke Teknologikoan, eta aurten kooperatibaren Batzar Orokorrak jakitera eman duenez “bazkide plazen %51 beteta” dago.

Obrei maiatz hasieran ekin diete Garaia Parke Teknologikoan, Santa Ana hotel-jatetxearen ondoan.

Eguzki-energiaren proiektu honek aurtengo Batzar Orokorrean adierazi du “espero dugula obrak abuztuan bukatuta izatea, eta proiektua martxan jartzea”.

Ondo bidean “iraila izango litzateke energia sortuko lukeen lehen hilabete osoa”, eta horrek islada izango luke bazkideen “urriko fakturan”.

Kooperatibak aurtengo martxora arte “214 bazkide lortuak” zituen eta “kontsumoaren %60 konprometituta” zegoen.

Ordura arteko bazkideen artean “alde batetik herritarrak daude, eta bestetik bazkide laguntzaileak: Arrasateko Udala, Fagor eta Laboral Kutxa”.

Aurtengo martxoan 204 familia edo pertsona gehiagok eman zezaketen izena Ekiolan.

ekiola.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen